Bolo txapelketa San Andres auzoan

2021/10/20
Euskal Herriko Hiru Txirlo bolo-txapelketa larunbat honetan hasiko da, Elorrioko bolatokian; Soraluzeko saioa San Andres auzoan egingo da, urriaren 23an, larunbatarekin.

Larunbat honetan emango zaio hasiera EUSKAL HERRIKO 31. HIRU TXIRLO BOLA JOKO TXAPELKETAri, Elorrioko Argiñetako bolatokian.

Hurrengo saioak Soraluzen (urriak 23), Markina-Xemeinen (azaroak 6) eta Azpeitian (Azaroak 13) jokatuko dira.

Soraluzeko saioa, ohikoa den moduan, San Andres auzoko bolatokian egingo da.

Saioak arratsaldeko 5etan hasiko dira, eta 5 euro ordaindu beharko dira izena emateko.

SARIAK

1- 65€
2- 50€
3- 35€
4- 20€
5- 10€
6- Ustekabia

Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketaren finala, berriz, azaroaren 20an, Ziortza-Bolibarren jokatuko da.

SARIAK:

1- 300€ + Txapela
2- 200€
3- 100€

Sari guztiak Bola Jokorako Euskal Federazioaren eskutik izango dira.