San Martzial jaiak ospatuko ditugu zapatuan
San Martzialgo jaietako kartela.

San Martzial jaiak ospatuko ditugu zapatuan

2022/09/01
San Martzial jaien antolatzaileek Soraluzeko Udalaren babesarekin antolatutako ekitaldi ugari izango dira egun ederraz gozatzeko

 

Datorren zapatuan, irailaren 3an ospatuko ditugu San Martziago jaiak Irure auzoan. Ikusi hemen egun horretarako antolatutako egitarau zabala:

 

10:00: Karidadeko saldaren banaketa.

12:00: Txupinazoa.

12:00: Plazan dantza herrikoiak

13.00: XII. Paella lehiaketa

  • Bikote bakoitzak parte hartzeko 10e ordaindu beharko ditu.
  • Izen emateak egunean bertan edo aurrez 635731268 telefonora deituz.
  • Bikote bakoitzak beharrezkoa den generoa ekarri beharko du.
  • Ogia eta postrea antolakuntzak jarriko ditu.

13:30: Toka lehiaketa.

14:30: Paella bazkaria.

16:00: Deba bailarako arrabita joleak.

16:30: XII. Mus txapelketa

18:00: Zezentxoak eta pottokak.

19:30: Txokolatada.

19:30: V. Txapel jaurtiketa.

20:30: Parrillada.

 

¡EGUN GUZTIAN ZEHAR PETRITEGIKO SAGARDO KUPELA DASTATU AHAL IZANGO DA!