Santa Ana, 2ko eraikinaren eraisketa

2022/05/13
Soraluzeko Udalak maiatzaren 4an izenpetu zuen Zanjadores y Desmontes S.A enpresarekin Santa Ana kaleko, 2 zk. eraikinaren eraisketa lanen kontratua; espazio librea sortuko da bertan.

Aurtengo otsailean Santa Ana kaleko 2. zenbakiko eraikinaren eraisketa lanak esleitzeko kontratazio-espedienteari hasiera eman ondoren, duela aste batzuk, maiatzaren 4an hain zuzen ere, berau eraisteko-lanen kontratua izenpetu dute Soraluzeko Udalak eta Zanjadores y Desmontes S.A enpresak.

Soraluzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren zehaztutakoaren arabera, eraikina ordenazioz kanpo dago, gaur egun ez du erabilerarik eta oso kontserbazio-egoera txarrean dago.

Behin eraikina eraitsita, espazio libre bat sortuko da Deba ibaiaren ertzean, hark utzitako orubean.

Eraisketa lanok aurten hasiko dira eta 47.662,28 euroan esleitu dira.