Santa Ana Jaietako egitaraua prest

Santa Ana Jaietako egitaraua prest

2019/07/15
Ostiralean iritsi zen etxeetako buzoietara uztailaren 24tik 27ra ospatuko diren Santiago eta Santa Ana jaien egitaraua; kanoikadak emango die hasiera aurtengoan ere jaiei.

Ostiralean banatu zen herriko atarietan jaietako egitarauaren berri ematen duen liburuska.

Aurtengoan formato berritua dauka Pil-pilean Kultura Elkarteak diseinatu eta editatzen duen jaietako esku-programak.

Programa etxean jaso ez duenak udaletxean eskatu dezake ale bat.

Jaiak uztailaren 24an hasi eta uztailaren 27an amaituko dira. Iaz bezala, aurten ere kanoia erabiliko da jaiei hasiera emateko.

Egitarauari dagokionean, haurrentzako zezentxoak, zezensuzkoa eta balsa jaitsiera dira berrikuntzetako batzuk, Duo Plaentxi bikoteari egingo zaion omenaldiarekin batera. Haurrentzako krosa ere egitarauan dago berriro, herritarrek hala eskatuta.

Barrakek 23an zabalduko dituzte ofizialki ateak, batzuk aurrez martxan izango diren arren. Haurren eguna uztailaren 28an egingo da, igandea, eta txartelak euro 1eko prezioa izango du.

Ikusi PROGRAMA HEMEN.