Santa Ana jaietako egitaraua

Santa Ana jaietako egitaraua

2017/07/13
Gaur helduko da buzoietara uztailaren 22an hasi eta 26an amaituko diren Santa Ana jaietako egitaraua; Goazen, Los Mansos eta Oihan Vega taldeen kontzertuak dira programa osatzen duten ekitaldietako batzuk.

Goizean zehar iritsiko da herriko buzoietara, uztailaren 22an hasi eta 26an amaituko diren aurtengo Santa Ana jaietako egitaraua.

Aurten, egun bat gehiago iraungo dute jaiek, lau beharrean bost izango baitira jai egunak.

Larunbatean, arratsaldeko 1ean jaurtiko dute jaiei hasiera emango dien txupina aurten 25 urte betetzen dituen Ezoziko Ama Abesbatzako kideek.

Hortik aurrera, adin eta gustu guztietarako prestatutako berrogeitik gora ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Aurtengo egitarauan hainbat dira azpimarratzeko moduko ikuskizunak.

Uztailaren 25eko "Goazen, dantzatu eta abestera" ikuskizuna da ziurrenera haurren artean ikusmin handiena sortu duen ekintzetako bat. Baina ez da hori bakarrik haurrek jaietan ondo pasatzeko izango duten aukera, puzgarriak, sormen tailerra, apar festa, krosa eta jolas-parkea ere izango baitituzte aukeran.

Helduei begira antolatu diren ekitaldien artean urtero arrakasta handiz burutzen den "Herri kantaldia" azpimarratu behar da aurten ere, herriko 50 lagunetik gora arituko direlarik eszenatoki gainean.

"Los Mansos" taldeak Santa Ana egunean eskainiko duen kontzertua da aurtengo egitarauan aipatu beharreko beste ikuskizun bat, taldea sortu zela 50 urte betetzen baitira aurten.

Gaztetxoek ere izango dute berentzako moduko hainbat ikuskizun. Uztailaren 22an Oihan Vega DJ bergararrak kontzertua eskainiko du Plaza Zaharrean eta egun bat beranduago, hilaren 23an, 10-16 urte arteko gaztetxoei zuzendutako Diskoparranda jaia antolatu da frontoiko karpan.

Aurtengo egitarau osoa HEMEN kontsulta daiteke.