Santa Ana kaleko igogailua

2019/04/23
Santa Ana kaleko igogailua matxuratuta dago, erabilera desegokiak zirkuitu elektronikoa hondatu duelako; matxura lehenbailehen konpontzeko lanean ari da Soraluzeko Udala.

Azken aste hauetan zerbitzuz kanpo dago Galipot eta frontoi kalea lotzen dituen igogailua, zirkuitu elektronikoak jasandako matxura bat dela-eta.

Matxurak, aurreko batzuetan gertatu direnen moduan, hainbat herritarrek egiten duen erabilera desegokiarekin dauka zerikusia, igogailuan bertan pixa egitearekin hain zuzen ere. Igogailuaren mantentze-lanez arduratzen den enpresak jakinarazi duenez, txizak zirkuitu elektronikoa hondatu du.

Konponketa-lanek 1.129,39 euroko kostua dute eta Orona enpresak burutuko ditu.

Soraluzeko Udalak uste du horrelako jokaerak onartezinak direla eta herritarrei laguntza eskatu nahi die egileak identifikatzen.