Santiago eta Santa Ana jaietako egitaraua aurkezteko ekitaldia gaur arratsaldean (uztailak 12)

2022/07/12

Bi urteren ondoren Santiago eta Santa Ana jaiak ospatuko ditugu datorren uztailaren 22tik 26ra. Egitarau zabala aurkezteko ekitaldia izango da gaur (uztailak 12), 19.00etan, udaletxe aurrean. Festa batzordeko kideak gogotsu daude eta ekitaldien berri izan nahi duten herritar guztiak gonbidatu ditu prentsaurrekora bertaratzera. Badatoz Santiago eta Santa Ana jaiak!