SAPA birgaitzeko laguntza garrantzitsua
Guztira 26.000 euroko dirulaguntza lortu du Soraluzeko Udalak bere jabetzako arma-fabrikaren zatia birgaitzeko lanekin hasteko.
Duela ia urte bi Gabolatseko zubitik SAPAko eraikin zentralera arteko pabiloi zatia lagapenean jaso zuen udalak, 2019ko otsailaren 7ko osoko bilkuran onartu zen SAPAren eta Udalaren arteko hitzarmenaren bitartez.
Eremu hori birgaitzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak lortze aldera, hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta bilera horiei esker bi proiektu gauzatu ahal izateko dirulaguntza lortu da:
Lurzoruaren kalitatearen ikerketa egiteko 11.975,43€tako laguntza (BEZ-a aparte). Plan orokorrak iharduera industrialak izan duten eremuak lur zoru kutsakor bezala kalifikatzen ditu; ondorioz, edozein iharduera urbanistiko egin baino lehen ikerketa hau egin behar da lur zoruaren kutsadura maila zein den jakiteko.
Pabeloiaren eraisketa proiektua gauzatzeko 14.000€ (BEZ-a aparte). Pabeloiaren egoera ikusita eraisketa lanak egiteko, aurrez, proiektua idatzi beharra dago. Udalaren asmoa, ahal den heinean behintzat pabeloiaren metalezko egitura mantentzea da bertan erabilera anitzeko gune estali bat gauzatzeko.
Soraluzeko Alkate Iker Aldazabalek adierazi duenez "udalak beste pauso bat gehiago eman du eremua birgaitzeko lanetan". Bide batez, gehitu du " aprobetxatu nahi duela Rafaela Romero Foru Diputatuari eskerrak emateko emandago dirulaguntzagatik eta azpimarratzea nahi dugu lanean jarraituko dugula proiektu hau errealitate bilakatu dadin".