Sevillana erakustaldia

2022/06/15
Soraluze eta Eibarko dantza-eskolek sevillana erakustaldia eskainiko dute igande honetan, eguerdiko 1ean, Soraluzeko Herri Antzokian; sarrerak 3 euroan daude salgai, Iratxon.

Soraluze eta Eibarko dantza-eskolek sevillana erakustaldia eskainiko dute igandean, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Udaberri Kulturala zikloaren barruan.

Guztira 22 dantzari igoko dira oholtza gainera, eta ordu bete inguruko saioa eskainiko dute, Ivan López Oya eta Eva Rivero Franco irakasleen zuzendaritzapean.

Erakustaldia eguerdiko 1ean hasiko da, Herri Antzokian.

Sarrerak Iratxo dendan eros daitezke, aurrez, 3 euroan; eta leihatilan saioa hasi baino ordu erdi lehenago.