"Sex Sua" antzezlana ikusteko aukera

"Sex Sua" antzezlana ikusteko aukera

2023/11/15
Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, "Sex Sua" antzezlana taularatuko du ostiral honetan Elur Etxea antzerki konpainiak herriko antzokian; sarrerak egunean bertan salgai.

Udaleko Berdintasun Batzordeak "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira prestatutako egitarauaren barruan, "Sex Sua" antzezlana taularatuko du Elur Etxea antzerki konpainiak ostiral honetan, azaroak 17, arratsaldeko 8etan.

Sarrerak egunean bertan eros daitezke, leihatilan, 5 euroan.

Egilea: Andoni Mutiloa

Sinopsia:

Ligatzeko aplikazioen ondorioz, gure gizartean sortzen ari diren harreman mota berriei buruzko hausnarketa egiten du obra honek. Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada Sex Sua, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi delako ikuskizun honen bitartez.