Skate park berriari buruzko bilera

Skate park berriari buruzko bilera

2019/03/18
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak skate park berria egiteko proiektuaren berri eman eta inreresdunen ekarpenak jasotzeko bilera antolatu du asteazken honetarako.

Soraluzeko Udalak, Haurren eta Gazteen Batzordearen ekimenez, Skate Park berriaren inguruko bilera egingo du, asteazken honetan, arratsaldeko 4retan, Udaletxeko Saio Aretoan.

Bileraren helburua kiroldegiko padel pistaren ondoan Udalak egin asmo duen Skate Parkaren berri eman eta interesdunek izan ditzaketen proposamenak jasotzea da.

Bi dira Skate Park berriarekin Udalak asetu nahi dituen beharrak:

  • Herriko gazteek aspalditik egin duten eskaera batii erantzutea.
  • Gazteei aisialdian kirola egiteko aukera eta gune berri bat eskaintzea.

Bilera

Eguna: 2019ko martxoaren 20a, asteazkena.

Ordua: 16:00 h.

Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa.