Skate Parkeko mural berria

2022/04/11
Jokin Oregik margotu du joan den asteaz geroztik Soraluzeko Skate Parkean ikus daitekeen horma-irudi erraldoia; nazioartean lan desberdinak egindakoa da artista bergararra.

Soralzueko skate-gunean horma-irudi erraldoia ikus daiteke joan den asteaz geroztik.

Horma-irudia Jokin Oregi bergararrak egin du, Udalaren enkarguz.

Jokin Oregik ikus-entzunezkoak ikasi zituen, eta hamahiru urte zituenetik ari da kaleko artea egiten. Duela 7 urtetik hona hau da bere ogibidea. Bere lanak pintura arrabola, pintzelak edo aerosolak bezalako tekniken bidez sortutako muralak dira eta Poloniako bulegoetatik Angolako, Donostiako, Bergarako edo Bartzelonako fatxada handietara doazen espazioak apaintzen dituzte. Gainera, Gipuzkoan, Madrilen, Australian eta AEBetan hainbat arte-erakusketatan parte hartu du, bakarrik edo taldean.

Patricia Borinaga Haurren eta Gazteen udal arloko arduradunaren hitzetan, "Soraluzeko Udalak horma-irudi honekin lortu nahi duen helburua espazio horren irudia hobetzea eta Skate Parkeko eremua edertzen laguntzea da".

Udalak horma-irudi hori egiteko egindako inbertsioa 2.662 €-koa izan da, BEZa barne.