Sologoeneko zentral hidroelektrikoa

Sologoeneko zentral hidroelektrikoa

2021/03/26
Sologoeneko zentral hidroelektrikoak 642.126 kWh ekoiztu zituen iaz; ustiapen eredu berriari esker azken hamar urteetako bataz bestekoa baino %20,6 energia gehiago ekoiztu da.

Sologoengo zentral hidroelektrikoa Soraluzeko Udalaren jabetzakoa da. 1991. urtetik dago martxan eta Deba ibaiaren 5 m ³/s aprobetxatzen du, 425 kW-ko potentzia sortuz.

2018an eguneatu egin zen zentralaren automatizazioa, azken aurrerapen teknologikoak aprobetxatzeko eta haren funtzionamendua optimizatzeko.

Egindako aldaketek ekoizpena dezente handitzea ekarri dute, ondorengo datuek argi adierazten duten moduan:

  • 2020an, ekoizpena, guztira, 642.126 kWh-koa izan da.
  • Azken 10 urteetako batez bestekoarekin alderatuta, igoera % 20,6koa izan da.
  • Instalazioaren erabilgarritasuna% 96,58 izan da, 2019koa baino % 3,1 eta azken 10 urteetako batez bestekoa baino %10 gehiago.

Hobekuntza horien arrazoi nagusia, esan bezala, zentralaren ustiapen-eredua aldatzea izan da; izan ere, 2018tik aurrera etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza ditu oinarri zentralaren kudekaetak. Horretarako, zentralari sentsore eta eragingailu gehiago ematen zaizkio, arazo-egoerak eta arazoen aurrean automatikoki jardutea lortzen duten elementu adimentsuenak bereizteko, produktibitatea handituz eta geldialdiak murriztuz.

Udalerriko udal eraikinen eta argiteria publikoaren urteko batez besteko kontsumoa 560.000 kWh-koa izaten da; beraz, Udalaren energia-balantze garbia positiboa da, energia berriztagarria eta garbia erabiliz eta esportatuz.

Zentralaren urteko ekoizpenak atmosferara 172 tona CO2 isurtzea ekiditen du.