Sologoeneko zentral hidroelektrikoak 513.070 kWh ekoiztu zituen iazko urtean

Sologoeneko zentral hidroelektrikoak 513.070 kWh ekoiztu zituen iazko urtean

2023/01/18
Sologoeneko zentralak 513.070 kWh ekoiztu zituen iaz, aurreko urtean baino 33.122 kWh gehiago; instalazioaren errentagarritasuna hobetzeko lanak egiten jarraitzen du Udalak.

Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.

Jakinekoa da udalak energia berriztagarrien alde apustu irmoa egin duela eta horren adibide garbia, azken urteetan, Sologoenen egin dituen inbertsio desberdinak izan dira, zentralaren errentagarritasuna hobetze aldera. Iaz 513.070 Kwh ekoiztu ziren, 2021. urtean baino 33.122 Kwh gehiago. Igoera nabarmena da, kontutan izanda oso urte lehorra izan zela iazkoa.

45.000 euroko inbertsioak zentralaren errentagarritasuna hobetzeko.

Hauek dira zentralaren errentagarritasuna hobetzeko egingo diren hobekuntzak-lanak:

  • Zama-kameraren eta presaren uhate kulunkaria hobetzeko lanak egingo dira. Inbertsioaren zenbatekoa 805,86 eurokoa da.
  • Hoztea automatizatuko da presostatoa eta elektro balbulak instalatuz. Bestalde, 2 kondentsadore-pote konponduko dira. Inbertsioaren zenbatekoa 2.360,71 eurokoa da.
  • Uhatea ixteko junta konponduko da eta torloju eta eskuzko erreduktore berriak jarriko zaizkio. Ur jausi txikia garbituko eta ur jario nagusiak konponduko dira. Azkenik, ur jausiko garbigailuak konponduko dira. Inbertsioaren zenbatekoa 41.789,16 eurokoa da.

Zentralaren urteko ekoizpenak atmosferara 157 tona CO2 isurtzea saihesten du.