Soraluze elkar zaintzan: Zaintzako komunitate-ekosistema proiektua dinamizatzeko enplegu-deialdia

Soraluze elkar zaintzan: Zaintzako komunitate-ekosistema proiektua dinamizatzeko enplegu-deialdia

2026/05/14
Soraluzen zaintzako komunitate-ekosistema bat sortu, aktibatu eta koordinatzea izango da zeregin nagusia. Horretarako, aldi berean kudeatu beharko du projektuaren alderdi estrategiko, administratibo, ekonomiko eta territoriala, komunitatearekin kaletik eta egunerokoan lan eginez.

Izendapena "Soraluze Elkar Zaintzan: Zainketako Komunitate-Ekosistema" proiektuari lotuta egongo da, eta hasiera batean urtebetez egingo da; beste urte batez luza daiteke, baina iraupen osoa ezin izango da hiru (3) urtetik gorakoa izan.

Hautaketa-prozesu honetako probak gainditu dituzten izangaiekin lan-poltsa bat eratuko da, etorkizunean egon daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko.

Lanpostu horren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Administrazio Bereziko eskala
  • Azpieskala: Goi-mailako teknikaria
  • Sailkapen taldea: A2
  • Lanaldia: % 100
  • Hizkuntza eskakizuna: 3HE
  • Praktikaldia: hautatuak 3 hilabeteko praktikaldia gainditu beharko du

Izen-ematea

Enplegu-formazio deialdian izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 20ra arte. Horretarako Lanbideko webgunean eman beharko da izena.