Aldaketak trafikoan Urbantrail lasterketagatik

Aldaketak trafikoan Urbantrail lasterketagatik

2018/10/04
Igande goizean herrian ospatuko den Soraluze Urbantrail lasterketak aldaketak eragingo ditu trafikoan; autobus geltokiak tokiz aldatuko dira eta automobilak ez erabiltzeko gomendioa egin du Udaltzaingoak.

Igande honetan, urriak 7, Soraluze Urbantrail lasterketa egingo da herrian, goizeko 9:30etik aurrera, Soraluze Mugituz herri ekimenak antolatuta.

Lasterketa herrigunean burutuko denez, berau ibilgailu zein autobusei itxita egongo da goizeko 9:30etik 13:00etara.

Hauek dira ordu-tarte horretan zehar auto-gidariek moztuta aurkituko dituzten kaleak:

Erdigunea, Ezozibidea, Gabolats kalea, Arraikua kalea, Estazño kalea, Olea auzoa, Errekaldea, Txurruken auzunea, Santa Ana kalea.

Hori dela eta, ondorengoa eman du jakitera Udaltzaingoak:

Automobilak

  • Ordu tarte horretan automobilak ez erabiltzea gomendatzen da.

Autobusak

  • Autobus-geltokiak saihesbideko mutur bietara aldatuko dira (Carmelo Mendizabal industrialdea eta Mendiola Industriadeko zubia).
  • Mendaroko autobusak (Euskotren) Sagarrerrekako geltokian hartuko dira.