Soraluzeko anbulategia itxita dago
Koronabirusaren pandemia dela eta, aurrekaririk gabeko egoera bizitzen ari gara, eta osasun-zerbitzuek etengabeko aldaketei aurre egin behar izan diete, aurrea hartzeko eta herritarrei ahalik eta arreta onena emateko ahaleginean.
Aldaketa eta berrantolaketa horien barruan, atzo, martxoak 30, Debabarrena ESIko lehen mailako arreta lau zentrotan biltzen da: Eibar, Torrekua (Eibarko Ospitalea), Elgoibar eta Deba.
Arnas patologia duten eta arnas patologiarik ez duten Soraluzeko pazienteak Elgoibarren artatuko dira, 08: 00etatik 17: 00etara.
Arretak orientazio ez-presentziala izaten jarraituko du, osasun-zentroetara joateko beharra minimizatzeko.
Hori dela eta, Call Center bat prestatu da, herritarrei arreta eman ahal izateko beren osasun-zentroko ohiko telefonora deituz; aldi berean, aholkatuak eta beren patologiaren arabera egokiena den osasun-baliabidera zuzenduak izango dira herritarrak.
Zerbitzu horrek telefono bidezko arreta eskaintzen du 8: 00etatik 00: 00etara, asteko 7 egunetan, 2020/03/28tik aurrera.