Soraluzeko aratosteetako egitaraua

Soraluzeko aratosteetako egitaraua

2020/02/20
Urteroko moduan, 3 eguneko jai-egitarau betea prestatu dute udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean; ostiraleko euskal aratosteetako dantza jaialdia Zubi Nagusian egingo da.

Otsailaren 21, 22 eta 25ean ospatuko dira aurten Soraluzeko Aratosteak.

Aurtengo aratosteetako jai-egitaraua prestatzen jardun duen lan-taldeak ANIMALIAK aukeratu du Aratoste Zapatuko mozorro egunerako gai modura eta gai horren bueltan mozorrotzera deitu ditu herritarrak, bai eta, urteroko moduan, konpartsarik onenak saritzeko lehiaketa antolatu ere.

Ostiraleko Euskal Aratosteetako dantzak Zubi Nagusian egingo dira aurten lehendabiziko aldiz, iaz indarrean sartu zen segurtasun lege berriak kiroldegiko aforoa mugatzera derrigortu baitu Udala.

Hauxe da aurtengo Aratoste Jaietako egitaraua, egunez-egun:

OTSAILAK 21, OSTIRALA

EUSKAL ARATOSTEAK

  • Argazki maratoia, 14:30, ikatetxean.
  • Haurren kalejira koloretsua, 15:15, ikastetxetik Zubi Nagusira.
  • Aratosteetko dantza jaialdia, 16:00, Zubi Nagusian.
  • Txokolate-jana, 16:30, Plaza Zaharrean.
  • Dantzaldia, "Obaneuke" taldearekin, 16:45, Plaza Zaharrean.

OTSAILAK 22, LARUNBATA

ARATOSTEETAKO ZAPATUA

  • Photocall-aren irekiera, 13:00 h, Kontzejupean.
  • Akelarre txaranga, 13:00 h, herrigunean.
  • Dantzaldia, "Lisker" taldearekin, 18:00 h, karpan.

OTSAILAK 25, ASTEARTEA

ARATOSTEETAKO MARTITZENA

  • Dantza-erakustaldia, 17:00 h, kiroldegian.
  • Gaitero eta buruhandiak, 18:00 h, herrigunean.
  • Dantzaldia "Joselu Anayaj" taldearekin, 18:15 h, karpan.
  • Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, 20:00 h, karpan.

Argazkia: Fernan Oregi