Soraluzeko areto-futboleko txapelketa

Soraluzeko areto-futboleko txapelketa

2023/04/19
Zabalik dago Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako areto-futboleko txapelketan izena emateko epea; txapelketa maiatza eta uztaila bitartean jokatuko da, udal kiroldegian.

Urtero moduan, areto-futboleko txapelketaren edizio berria antolatu du Udaleko Kirol Batzordeak.

Txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da, Arane Udal Kiroldegian.

Izena emateko epea gaur hasi eta maiatzaren 1ean amaituko da.

Izena eman duten taldeekin bilera bat egingo da maiatzaren hasieran, txapelketaren egutegia finkatzeko.

Txapelketari buruzko informazio gehiago jasotzeko 943 752 466 Tlfno. zenbakira deitu edo kirola@soraluze.eus helbidera idatz daiteke.

Interesdunek kiroldegiko harrera-gunean eman beharko dute izena, 60 euroko inskripzio-kuota ordainduta.

Argazkia: plaentxia.eus