Soraluzeko Eguneko Zentroa

Soraluzeko Eguneko Zentroa

2016/11/29
Ostegun honetan zabalduko ditu ateak Foru Aldundiak kudeatuko duen Eguneko Zentro berriak, mendekotasuna duten udalerriko adinekoei zerbitzua emateko.

Abenduarekin batera, ostegunean hain zuzen ere, hasiko da zerbitzua ematen herrian hain beharrezkoa zen eta adineko pertsonen eta beren senitartekoan bizi kalitatea hobetzeko balioko duen Eguneko Zentroa.

Zentroak 18 erabiltzailerentzako tokia dauka eta menpekotasun egoeran dauden adinekoei egunean zeharreko zerbitzua ematea du helburu moduan. Hasiera honetan 12 pertsonak erabiliko dituzte instalazioak.

Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko du. Aldundiak berak eraman ditu aurrera lokala egokitzeko lanak, 409.228 euroko inbertsioa eginda. Lokala Udalak utzi zion 2014. urtean Aldundiari, bertan zentroa egin zezan.

Instalazioaren argazkiak hemen ikus daitezke.