Soraluzeko Eguneko Zentroa
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako eguneko zentroak 5 plaza gehiago ditu maiatzaren 1az geroztik; zentroak 17 pertsonarentzako tokia du gaur egun.
Aurtengo maiatzaren 1az geroztik 17 plaza izango ditu Estaziño kalean kokatuta dagoen Soraluzeko Eguneko Zentroak; orain artean zeudenak baino 5 plaza gehiago, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutakoak guztiak.
Eguneko zentroa menpekotasun egoeran dauden eta etxean bizi diren adinekoei egunean zeharreko zerbitzua emateko sortutako ekipamendua da.
Zerbitzua erabili nahi duten pertsonek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar dute eskaera egitera.
Plazak Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitzen ditu, jarraian zehazten diren baldintzak betetzen dituztenen artean:
- Soraluzeko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bizitzea.
- I, II edo III mailako mendekotasun izaera aitortua izatea.
- 65 urte izatea edota eskaera egiten den urtean betetzea, edota 60 urte izatea, desgaitasun egoeran daudenen kasuan.
- Foru Aldundiaren egokitasun-txostenaren jabe izatea.