Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa egingo da bihar, urtarrilak 29, udazken-negurako programatutako azken ekintza
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskola martxan jarri zenetik herriko emakume* askoren elkargune izan da topaketa; aurtengoa laugarren topaketa izango da.
Soraluzeko emakumeak* giro informalean, musika eta jan-edanaren bueltan elkartzeko gunea izango da eta elkar topatzea eta elkarrekin gozatzea du xede; bide batez, ahalduntze eskolako udazken-neguko programazioaren balorazioa egingo da eta askotariko proposamen, interes eta ideiak bilduko dira hurrengo programazioa prestatze aldera. Halaber, elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzeko dinamikak ere egingo dira.
Urritik hona osatutako programazioan ekitaldi ugari egin dira, guztiak ere parte-hartze handiarekin:
- Xerka hitzaldia eta argazki erakusketa
- Xilografia tailerra (6 saioko ikastaroa)
- Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa (10 saioko ikastaroa)
- Kosmetika naturalari buruzko ikastaroa (saio bakarreko 2 ikastaro)
- Zineforum feminista: Los domingos pelikularen emanaldia eta tertulia
- Platerean iraultza morea: emakumeontzat elikadura osasuntsua (2 saioko ikastaroa)
- Gozogintzari buruzko jakintzak eta zaporeak partekatuz (2 saioko ikastaroa)
Ikastaro eta tailer guztiek parte hartze handia izan dute. Aipatzekoa da, Zoru Pelbikoaren ikastaroan eta Xilografia tailerrean izen emate oso handia izan zenez, hainbat emakume parte hartu ezinda gelditu zirela. Guztira, 80 emakume baino gehiago aritu dira hitzaldi, ikastaro eta tailerretan parte hartzen; zineforumean, ostera, 100 pertsonatik gora bildu ziren.
Azken hitzordua bihar
Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa izango da, beraz, udazken-negurako programatutako ekintzen artean azkena. Momentuz, 30 emakumek* eman du izena topaketan, baina izen-ematea zabalik dago oraindik eta Udaleko Berdintasun Batzordeak zein ahalduntze eskolako talde eragileak Soraluzeko emakume* oro animatu nahi du topaketan parte hartzera.
Lekua: Kalebarren 8
Izen-ematea eta zaintza zerbitzua
Zaintza zerbitzua egongo da, aurrez, izen-ematearekin batera eskatuta. Ekainaren 28a izango da zaintza zerbitzua eskatzeko azken eguna.
Izena emateko online, ondorengo galdetegia bete behar da: Ahalduntze Eskolako izen-ematea.
Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.