Soraluzeko Errugbi Eguna

Soraluzeko Errugbi Eguna

2020/07/16
Errugbi Eguna antolatu du Soraluzeko Errugbi Taldeak larunbat honetan, 11etatik aurrera, Ezoziko futbol zelaian; herritarren artean errugbia ezagutzera ematea da egunaren helburua.

Soraluzeko Errugbi Taldeak errugbi eguna ospatuko du larunbat honetan, goizeko 11etatik aurrera Ezoziko futbol zelaian.

Ekintza honen helburua soraluzetarrek errugbia ezagutzea eta bizitzea da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Partidetan, eta segurtasun-neurriak zaintze aldera, WORLD RUGBY-k (mundu mailan errugbiaren legeak arautzen dituen erakunde gorena) proposatutako COVID-19aren aurkako egokitzapen-arau berriak erabiliko dira.

Halaber, eskualdeko hainbat errugbi jokalari ere etorriko dira.

Ondorengoa da larunbaterako antolatutako egitaraua:

  • 11:00etan, Errugbilarientzako jolasak.
  • 12:00etan, COVID-19 tokata berezia.
  • 13:00etan, hirugarren zatia.

Argazkia: plaentxia.eus