Soraluzeko Esperientziaren Gela
Gaur, hilak 4, zabaldu da Soraluzeko Udalaren Ongizate Departamenduak, adineko pertsonen arloan lanean dihrduten herriko hainbat eragilerekin batera, bultzatzen duen "Esperientziaren Gela"-n izena emateko epea.
Aipatu eitasmoaren 2019/2020 ikasturteari dagokion izen-ematea hilaren 22a arte dago zabalik eta udaletxeko herritarrentzako arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara) nahiz Itxaropena Jubilatuen Elkartean (astearte eta ostegunetan 11etatik 12etara) egin daiteke.
Matrikula egiteko orduan ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:
- NANaren fotokopia.
- Argazkia.
- Izen-emate inprimakia.
Burutuko diren ikastaro/tailerretan izena eman eta parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da, aurrez, Esperientziaren Gela-n matrikula eginda izatea eta, ondoren, kasuan-kasu iragartzen den tailerrean ezarritako epean izena ematea.
Tailer edo ekintza bakoitza ohiko bideak erabiliz iragarriko da: udalaren webgunea, udaletxeko eta jubilatuen elkarteko iragarki-taula, plaentxia.eus...
Egingo diren ikastaro /tailer guztiak doan izango dira.
Ikastaro/tailerren plaza kopurua mugatua balitz, izen-emate ordenaren arabera anatuko dira tokiak. Eta ikastaro/tailer baten gaineko interesa handia balitz (plaza kopurua baino handiagoa), bigarren bat antolatzeko aukera aztertuko da.
Antolatuko diren hitzaldietan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Plaza kopurua mugatua balitz, matrikulatuek izango lukete lehentasuna.
Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazio Saileko arduradun Patricia Borinagak azaldu duenez, "2018an sotutako egitasmo honen helburua gure herriko pertsona nagusien ahalduntzea eta zahartzaro aktiboa bultzatzea da, beren eskura jarriz beren autonomia eta bizitza kalitatea hobetuko duten tresnak. Azken finean, Esperientziaren Eskolak balio beharko luke pertsona nagusiek izan dezaten gune bat parte hartzeko, integratzeko, askeago sentitzeko, beren iritzia emateko eta erabakiak hartzeko".