Heriotza duina eta bizi-testamentua

2019/11/26
Duintasunez hiltzeko eskubideari eta bizi-testamentuari buruzko hitzaldia eskainiko du Marta Barandiaran andreak asteazken honetan "Esperientziaren Gela"·k antolatutako saioan.

Asteazken honetan, hilak 27, arratsaldeko 6etan, eramango da aurrera Soraluzeko Esperientziaren Gelak 2019-2020 ikasturterako antolatu duen lehendabiziko ekintza.

Marta Barandiaran And.k, Euskadiko Heriotza Duinerako Eskubidea Elkarteko lehendakariak, hitzadia emango du "Duintasunez hiltzeko eskubidea. Bizi testamentua" izenburupean.

Hitzaldian, pertsonek hiltzeko modua askatasunez aukeratzeko duten eskubideaz hitz egingo da, bai eta atzerapausorik ez daukan hil aurreko egoeran jaso beharreko tratamendu medikoa aurrez aukeratzeko balio duen bizi-testamentuaz.

Hitzaldia Itxropena Jubilatuen Elkartean izango da, gazteleraz eta sarrera librearekin.