Areto-futboleko txapelketa

2022/04/13
Zabalik dago Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako areto-futboleko txapelketan izena emateko epea; txapelketa maiatza eta uztaila bitartean jokatuko da, udal kiroldegian.

Udaleko Kirol Batzordeak futbito txapelketa antolatu du.

Txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da, Arane Udal Kiroldegian.

Izena emateko azken eguna apirilaren 28a da.

Txapelketari buruzko informazioa jasotzeko 943 752 466 Tlfno. zenbakira deitu edo helbidera idatz daiteke.