Soraluzeko "Futbol 7" txapelketa

Soraluzeko "Futbol 7" txapelketa

2018/03/19
Zabalik da dagoeneko Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak urtero antolatzen duen "Futbol 7" txapelketan izena emateko epea; txapelketa maiatza eta uztaila bitartean burutuko da.

Dagoeneko eman daiteke izena Udaleko Kirol Batzordeak antolatzen duen "Futbol 7" txapelketan.

Aurtengo "Futbol 7" txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da, larunbat goizetan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Gehienez 16 taldek hartu ahal izango dute parte.

Izena emateko azken eguna apirilaren 27a da eta taldeko 125 euro ordaindu beharko dira, izena emateko unea bertan.

Txapelketari buruzko informazioa jasotzeko 943 752 466 Tlfno. zenbakira deitu edo helbidera idatz daiteke.