Soraluzeko Gida berria
Soraluzeko Gidak herriko komertzio, enpresa eta elkarteen zerrenda osatua dakar, helbide eta harremanetarako datuekin hornituta. Guztira, 190 entitate baino gehiagoren berri jasotzen du.
Egunotan banatuko Gida; herriko komertzio, enpresa eta elkarteen berri ematen duen liburuxka. Herriko etxe guztietara banatuko dute, “soraluzetar guztiek eskura izan dezaten herrian eskaintzen denaren gaineko informazioa”, adierazi du Udalak. Hain zuzen, gidaren helburu nagusia da herritarrek datuok eskuragarri izatea, eta, horrekin batera, bisibilizatzea herriko jarduera antolatua.
Azkenengoz, duela bi urte argitaratu zen gida, eta, orduan bezala, oraingoan ere, Pil-pilean herri-komunikabidea arduratu da datu-basea eguneratzeaz. Guztira, herrian aktibo diren190 entitate baino gehiagoren datuak jaso dituzte gidan.
Berrikuntzak
Berrikuntzekin dator aurtengo gida; besteak beste, diseinu berrituarekin, erabiltzaileentzako bilaketa errazte aldera. Gainera, merkataritza gidaz haragoko informazioa txertatu diote; hala, merkatari eta zerbitzu profesionalen gaineko informazioaz gain, artisauen kontaktuak, 2018ko ekimenen egutegia eta zaintzako farmazien egutegia ere txertatu dituzte, baita herriko desfibriladoreen kokalekuen berri ere.
Gida internetez ere kontsulta daiteke, plaentxia.eus/gida atarian, eta, baita, soraluze.eus atarian ere.
Argazkian herriko hainbat eragiletako ordezkariak, 2016ko gida eskutan dutela.