Soraluzeko Haurreskola Publikoa

Soraluzeko Haurreskola Publikoa

2018/01/11
Zabalik dago matrikulatzeko aukera Soraluzeko Haurreskolan izena eman nahi duten haurrentzako; 0 eta 1 urteko haurrei zuzendutako 21 plaza eskaintzen ditu, ordutegi zabalarekin.

Soraluzeko Udal Haurreskolak 0-2 urte arteko haurrei ematen die zerbitzua, goizeko 7:30etik arratsaldeko 5ak arteko ordutegian.

Haurreskolak 21 erabiltzailerentzako tokia dauka (0 urteko 9 eta 1 urteko 13) eta gaur egun 10 dira berau erabiltzen duten haurrak, guztiak ere urte betekoak, 3 hezitzaileren zaintzapean.

Hortaz, plaza libreak daudenez, urte osoan zehar eman ahal izango da bertan izena, plazak bete arte.

Haurreskola urtean 208 egunetan dago zabalik eta norberak aukeratutako ordugtegiaren araberako zerbitzua eskaintzen du, 8 orduz gehienez.

Prezioak ordu kopuruaren eta familia unitatearen diru-sarreren araberakoa da.

- Bost ordura arteko kuota, hilean 91-160 euro bitartean.

- Zortzi ordura arteko kuota, hilean 118-208 euro bitartean.

Izena emateko orriak eta informazioa haurreskolan bertan eskatu behar dira.

Soraluzeko Haurreskola

Frontoi kalea, 1-behea

Tel.: 943 751 332