Soraluzeko jaien aurreko asteburua, ekintzaz beteta; Moto topaketa zapatuan eta Soraluzeko arrozak domekan
Soraluzeko Santiago eta Santa Ana jaiak bertan daude, uztailaren 24tik 26ra bitarte ospatuko dira, eta jaien aurreko asteburuan ekintza ugari izango da herrian, giroa berotzen joan dadin. Zapatuan, uztailaren 18an, Moto topaketa egingo da Motoclub Plaentxik antolatuta; domekan, uztailaren 19an, berriz, Soraluzeko arrozak kulturarteko topaketa egingo da, hainbat eragileren eskutik.
Soraluzeko Udalak zein asteburuko ekimenen antolaketan diharduten talde eta ergileek soraluzetarrak animatu nahi dituzte zapatuko nahi domekako ekintzetan parte hartzera.
Moto topaketa
Azken urteotan egin izan duten moduan, datorren zapatuan, uztailaren 18an, Moto topaketa egingo dute Soraluzeko motozaleek Motoclub Plaentxi elkarteak antolatuta. Aurretiko izen-ematea zabalik dago dagoeneko, www.motoclubplaentxi.com webgunean egin behar da; dala ere, egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, 10:00etatik aurrera, Gaztetxean.
Ekintzaz betetako egitarau oparoa antolatu dute antolatzaileek, eta 12:00etatik aurrera, moto erakusketa ere izango da Plaza Zaharrean.
18:00 Trial erakustaldia, Zubi Nagusian

Soraluzeko arrozak kulturarteko topaketa
Urte luzez Santiago eta Santa Ana jaien baitan antolatu ostean, aurreko asteburura aurreratu da aurten Soraluzeko arrozak kulturarteko topaketa; domekan, uztailaren 19an egingo da. Pil-pilean euskaltzaleen elkarteak, Auzokok, Zabaltzen-Sartu koooperatiba elkarteak eta soraluzeko Udalak elkarlanean antolatutako ekintza da eta egitarau betea dakar beste behin.
Bost taldek parte hartuko du arrozen prestaketan: hiru herrialdetako bederatzi sukaldarik, hain zuzen ere. Askotariko arrozak probatzeko aukera izango da 2€ren truke; besteak beste, oilaskoduna, txahalduna, barazkiduna, arrainduna edo mariskoduna.
Arrozen prestaketa eta dastaketaz aparte, beste hainbat jarduera ere egingo dira goizean zehar:
- Bizi-jolas ekimenak jolas librerako ekimenak ekarriko ditu Zubi Nagusira eta Plaza Barrira. Umeek ez ezik, adin guztietako herritarrek parte hartzeko moduko gunea izango da; ekimenaren helburua elkarrekin jolas egin eta gozatzea izango da.
- Emakume pilotarien arteko partidak jokatuko dira Arane udal kiroldegian: Laida Sanchez soraluzetarrak eta Maddi Gabilondok Laia Gastiain eta Itsasne Lizarralderen aurka jokatuko dute.
- Emakumeen* Ahalduntze Eskolako udaberri-udako programazioaren baitan sortutako batukada feminista ere aterako da kalera Nerea Mendia soraluzetarrak gidatuta. Soraluzeko 25 emakume inguru arituko dira herriko kaleetan erritmoa jarriz.
Hona eguneko egitarau osoa:
13:30 Arroz dastaketa eta parte-hartzaileen bazkaria
