Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 25, barixakua

Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 25, barixakua

2025/07/16
2025eko Soraluzeko jaiak iragartzeko bigarren bideo laburra, uztailaren 25ko ekintzen berri ematen duena; herri bazkarirako tiketak salgai daude oraindik eta danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango da.

Atzo argitaratu zen udalaren webgunean eta sare sozialetan 2025ko Soraluzeko jaiak iragartzeko lehenengo bideo laburra eta egunero izango da berri bat, barixakura arte. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.

Hona bigarren bideo laburra, uztailaren 25eko egitarauarekin:

Herri bazkariko tiketak Iratxon salgai

Noiz: uztailak 25, barixakua
Txartelak: Iratxo goxoki-dendan salgai, 15 eta 10 euroren truke
Tiketak erosteko azken eguna: uztailak 21, astelehena

Danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera

Iazko jaietan berreskuratu zen danborrada atzera ere, soraluzetar ugariren parte-hartzea duen herri ekimen handia; horrekin batera, danborrada udaletxetik ikusteko aukera ere izan zen. Proposamen horrek izan zuen harrera ona ikusita, aurtengoan ere Danborrada Soraluzeko Udaleko balkoitik ikusteko aukera eman nahi zaie herritarrei. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, eta bi bide daude horretarako:

Uztailaren 22a izango da izena emateko azken eguna, eta toki baino izen-emate gehiago badaude, zozketa bidez aukeratuko dira parte-hartzaileak eta banaka abisatu.