Soraluzeko Nagusien Kontseiluaren ekimenez, "Dieta orekatua" tailerra eskainiko da apirilaren 17an adineko pertsonentzako
Soraluzeko Nagusien Kontseiluak, nagusitasun aktiboa oinarri duen topaguneak, hitzaldi eta tailer zikloa antolatu du udaberrirako Kontsumobide kontsumoko euskal institutuarekin elkarlanean. Joan den martxoan etxeko ekonomiaz jardun zuten parte-hartzaileek, eta orain, barixakuan, dieta orekatua izango dute berbagai.
Hurrengo hitzorduak hauek izango dira:
- Banku eragiketak: maiatzak 8
- Kontsumo jasangarria: ekainak 5
Dieta orekatua hizpide
Elikadurak gure bizitzako alderdi guztietan du eragina. Dieta orekatu bat egiten ikastea, dieta horren oinarriak eta hura osa dezaketen elementuak ezagututa, eta etiketatzea bezalako tresnei etekin hobea aterata, informazioa eta segurtasuna ematen digu erabaki hobeak hartzeko eta, era berean,gure elikadura-ohiturak hobetzen lagunduko digu. Ondorengo gaiak landuko dira tailerrean:
- Dieta orekatua egiten.
- Elikadura-ohitura osasungarriak barneratuko dituzu.
- Elikagaien etiketei buruzko informazioak gure elikadurari buruzko erabakietan duen garrantzia ulertuko duzu.
Hizkuntza: elebitan
Izen-ematea
Tailerraren funtzionamendu ona bermatzeko, eta plaza mugatuak daudenez, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, bib bide daude:
- Aurrez aurre, Udaleko Arreta Zerbitzuan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.
- Online, ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea
Antolatzaileek gogorarazi nahi dute tailerrak pertsona nagusiei zuzenduta daudela.