Soraluzeko Nagusien Kontseiluaren ekimenez, "Kontsumo jasangarria" tailerra eskainiko da ekainaren 5ean adineko pertsonentzako

Soraluzeko Nagusien Kontseiluaren ekimenez, "Kontsumo jasangarria" tailerra eskainiko da ekainaren 5ean adineko pertsonentzako

2026/05/29
Soraluzeko Nagusien Kontseiluak Kontsumobideren "Kontsumo jasangarria" tailerra antolatu du ekainaren 5ean, barixakua, adineko pertsonentzako; izen-ematea zabalik da dagoeneko.

Soraluzeko Nagusien Kontseiluak, nagusitasun aktiboa oinarri duen topaguneak, hitzaldi eta tailer zikloa abiatu zuen udaberri hasieran Kontsumobide kontsumoko euskal institutuarekin elkarlanean. Joan den martxoan etxeko ekonomiaz jardun zuten parte-hartzaileek, apirilean berriz dieta orekatuz eta maiatzean banku eragiketen inguruan. Zikloaren amaitzeko kontsumo jasangarria izango dute hizpide.

Kontsumo jasangarria hizpide

Kontsumo jasangarriak ingurumen-inpaktua murriztea eta justizia soziala sustatzea du helburu. Norbere buruarekin hasten da eta bizitzako alderdi guztietan aplika daiteke. Garrantzitsua da kontsumo arduratsua nola egin jakitea eta gure ohiturak aldatzea, gizarte justuagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzeko. Ondorengo gaiak landuko dira tailerrean:

  • Egungo kontsumo-ereduari buruz hausnartuko dugu.
  • Elikagaien produkzioan parte hartzen duten eragileak eta haien lan-baldintzak ezagutuko ditugu.
  • Kontsumo-eredu nagusiaren aurrean alternatiba jasangarriak aztertuko ditugu.
Eguna: ekainak 5, barixakua
Ordua: 10:00 - 11:30
Lekua: Kalebarren, 8

Hizkuntza: elebitan

Izen-ematea

Tailerraren funtzionamendu ona bermatzeko, eta plaza mugatuak daudenez, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, bi bide daude:

  • Aurrez aurre, Udaleko Arreta Zerbitzuan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.
  • Online, ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea

Antolatzaileek gogorarazi nahi dute tailerrak pertsona nagusiei zuzenduta daudela.