Soraluzeko Udalak hainbat inbertsio egin ditu ludotekan, gaztelekuan eta udal liburutegian
Patricia Borinaga Haur eta Gazteen arloko arduraduna, ludoteka berrituan.

Soraluzeko Udalak hainbat inbertsio egin ditu ludotekan, gaztelekuan eta udal liburutegian

2022/10/07
Beste hobekuntza batzuen artean, ludotekaren eta liburutegiaren arteko espazioa intsonorizatu da

Soraluzeko Udalak hainbat hobekuntza- eta inbertsio-lan egin ditu abuztuan eta irailean ludotekako, gaztelekuko eta liburutegiko udal-guneetan.

Ildo horretan, ludotekan egindako hobekuntzak honako hauek izan dira:

- Intsonorizazioko trenkada bat eraiki da ludotekaren eta liburutegiaren artean, ahal den neurrian, bi espazioen arteko zarata arintzeko. Obraren arduraduna Izaguirre Igeltseritza izan da eta egindako inbertsioa 3.911 €+ BEZ izan da.

- Lokalaren klimatizazioa, bero-ponpa bat instalatuz (hoztea eta berokuntza) Inverter Carrier. Bero-ponparen enpresa hornitzailea LanHotz Taldea SL izan da, eta egindako inbertsioa 3.675 €+ BEZ izan da.

- Urrian, ludotekan dauden zurezko leihoen ordez PVCzko bost leihate oszilobatibo jarriko dira, neurrira egindako bi orrikoak. Horniketaz eta kokapenaz, berriz, Soraluze Lehioak arduratuko da eta inbertsioa 4.970 €+ BEZ izango da.

Gaztelekuan, bestalde, ondokoak izan dira inbertsioak:

- Armairu berri bat erosi da (1.052,70 €BEZ barne).

- Billarreko mahai berri bat erosi da (439,99 €BEZ barne).

- Argi berriak instalatu dira (1.735,14 €BEZ barne).

 

Erosotasun-baldintzak hobetzea

Patricia Borinaga Udaleko Haur eta Gazteen arloko arduradunak gogorarazi du ludotekan eta gaztelekuan egindako jarduera guztien helburua dela “Soraluzeko haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak garatzera bideratutako espazio horien erosotasun-baldintzak hobetzea eta energetikoki eraginkorragoak diren espazio bihurtzea”. Era berean, Borinagak nabarmendu du “ludotekak eta gaztelekuak garrantzi handia dutela elkarbizitzarako, gizarteratzerako eta ikaskuntzarako espazio gisa. Bertan, haurrak eta nerabeak jolasaren eta jolas-jardueren bidez garatzeaz gain, errealitatea interpretatzen eta gainerakoak elkarrekin bizitzen, onartzen eta errespetatzen ere ikasten dutelako”.

Bestalde, udal kultura arloaren menpe dagoen liburutegian, lokala girotu da: 

- Inverter Carrier bero-ponpa bat instalatu (hoztea eta berokuntza). Hemen ere bero-ponparen enpresa hornitzailea LanHotz Taldea SL izan da, eta egindako inbertsioa 3.228 €+ BEZekoa.

- Ludotekan bezala, urrian ere udal zerbitzu honetan dauden egurrezko leihoen ordez PVCzko lau leihate oszilobatibo jarriko dira, neurrira egindako bi orrikoak. Horniketaz eta kokapenaz Soraluze Lehioak arduratuko da eta inbertsioa 3.976 €+ BEZ izango da.

Amaitzeko, Udalak 3.375 € inbertitu ditu igeltserotza, zurgintza eta galdaragintzan, ludotekan eta udal liburutegian klimatizazio-sistemak instalatzeko (Izagirre Igeltseritza (1.975 €+ BEZ) Urkiaga aroztegia (735 €+ BEZ) eta Solberg O.M. (665 €+ BEZ).