Soraluzeko Udalak Mendiola industrialdeko eta Errekalde kaleko ezpondak garbituko ditu datozen egunetan
Mendiolako ezpondak.

Soraluzeko Udalak Mendiola industrialdeko eta Errekalde kaleko ezpondak garbituko ditu datozen egunetan

2022/07/19
Bihar asteazkena (uztailak 20) hasiko dituzte lanak Mendiolan eta jarraian Errekalde kalea garbituko dute

Soraluzeko Udalak Mendiola industrialdeko eta Errekalde kaleko ezpondak garbituko ditu datozen egunetan, 1.321,32 euroko inbertsioarekin. Zehazki, Udalak Mendiola poligonoaren muturrean eta Errekalde kalean dauden ezpondetako sasiak eta sastrakak kendu eta zaborrak jasotzeari ekingo dio. Garbiketa lan horiek bihar, asteazkena (uztailak 20) hasiko dira Mendiolan, eta ingurua hobetu ondoren, Errekalden jarraituko dute. Iker Aldazabal alkateak adierazi duenez, “lan horiek urtero egiten dira garai honetan, aipatutako ezpondak egoera onean mantentzeko”. Lemon Lorezaintza enpresa arduratuko da bi guneak garbitzeaz, eta 1.321,32 euroko kostua izango du: Mendiola, 769,76 euro (BEZa barne) eta Errekalde, 551,76 euro (BEZa barne).