Udalaren euskara plana

Udalaren euskara plana

2021/05/26
Soraluzeko Udala euskararen erabilera handitzeko ahaleginean ari da; herritarrei aukeratzen duten hizkuntzan zerbitzua ematea eta barrura begirako lana euskaraz egitea dira helburuak.

Soraluzeko Udala euskararen erabilera areagotzeko konpromiso sendoa hartua du urteetan eta 2021ean BIKAIN kalitate ziurtagiria eskuratzeko erronkari heldu dio.

Kalitate ziurtagiri hau Jaurlaritzak ematen du kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eta euskararen presentzia, erabilera eta zer nolako kudeaketa egiten den neurtzen du.

Udalak ibilbide luzea du euskara normalizatzen eta ziurtagiri hau baliagarria izango zaio bide horretan guztian ondo egindakoak eta hobetzekoak ikusteko eta orain arte egindakoa sendotzeko.

Une honetan bi helburu nagusi ditu udalak eskuartean:

  • Herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan ematea zerbitzua, eta udalarekiko hartu-emana euskaraz nahi duenari euskaraz bermatzea.
  • Lan hizkuntza euskara izatea ahal den guztietan, bereziki barrura begirako harremanetan eta beste administrazio publikoekiko harremanetan. Kasu honetan, progresiboki ari da udala lanean, eta hainbat batzorde eta dokumentu euskaraz egiten dira normaltasun osoz.

Iaztik EMUN enpresaren aholkularitzarekin dihardu Udalak arestian aipatutako helburuak aurrera eramateko zereginean.