Substantzien kontsumoari buruzko hitzaldia

Substantzien kontsumoari buruzko hitzaldia

2022/02/22
Hitzaldia emango du bihar asteazkena Jessica Rodriguez Ortzadar zentroko adituak nerabeen gurasoentzat, "Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?" izenburupean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Soraluzeko Udaleko Hezkuntza Batzordeak TREBA GURASOAK egitasmoa jarri dute abian, udalerriko haur eta nerabeen gurasoei gai ezberdinen gaineko informazioa eta formazioa emateko helburuarekin.

Egitasmoaren baitako lehen hitzaldia bihar, asteazkena, arratsaldeko 6etan, egingo da, Herri Antzokian.

Hitzaldia Ortzadar Fundazioko Jessica Rodriguez psikologoak emango du, gazteleraz.

Hitzaldiaren helburuak ondorengoak dira:

  • Familiei seme-alaben hazkuntzan izaten den kezka handienetako bati buruzko informazioa ematea: substantzien kontsumoa nerabeen eta gazteen artean, batez ere alkoholarena, tabakoarena eta kanabisarena.
  • Osasunerako Hezkuntzan familiak identifikazio-eredu gisa duen prebentzio-funtzioa sustatzea.
  • Adikzioei eta beraiekin lotutako arriskuei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.

Hitzaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 943753043 telefono zenbakira deituz edo https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak loturaren bitartez.