Telefono interesgarrien poltsiko-egutegiak banatu ditu Udalak

Telefono interesgarrien poltsiko-egutegiak banatu ditu Udalak

2022/12/30
Urtero moduan, herriko telefono interesgarrienak jasotzen dituen poltsiko-egutegia argitaratu du aurten ere Soraluzeko Udalak; egutegia udaletxeko harrera-bulegoan eskuratu daiteke.

Urtero egiten duen moduan, poltsiko egutegitxoak argitaratu ditu aurtengoan ere Soraluzeko Udalak.

Aurtengorako aukeratutako leloa "Guk euskara maite erabili" da eta Hizkuntza Politikaren Batzordea arduratu da inprenta-gastuak finantzatzeaz.

Egutegiak herriko telefono interesgarrienen zerrenda dakar atzealdean, herritarrek eskura izan ditzaten.

2.500 aleko tirada egin du Udalak eta aste honetan banatu dira herriko etxeetara.

Jaso ez edo gehiago behar dituenak Udaleko Harera Bulegoan eskuratu ditzake.