Telefono mugikorrei buruzko ikastaroa

Telefono mugikorrei buruzko ikastaroa

2019/03/13
"Internet eta mugikorrak" izenburupean ikastaroa antolatu du martxo-apirilerako Soraluzeko Esperientziaren Gelak; ostiral honetara arte dago izena emateko aukera.

"Itxaropena" Jubilatuen Etxean eskainiko den ikastaroak 4 saio izango ditu, martxoaren 20 eta 27an eta apirilaren 3 eta 10ean, asteazkenak guztiak, arratsaldeko 5etatik 7:30era.

Ikastaroan, Esperientziaren Gelan matrikulatutako edozein pertsonak hartu ahal izango du parte, aurrez, martxoaren 15erako, izena eman beharko delarik.

Plazak mugatuak dira eta, hortaz, izena emandako ordenean onartuko dira interesdunak. Izena emandako pertsonen kopuruak beharrezko egingo balu, bigarren ikastatro bat antolatuko litzateke.

Ikastaroa gazteleraz emango da, Untzagako Jubilatuen Etxeko informatikaria den Joseba García Gutiérrezen eskutik.

Ondorengo gaiak landuko dira ikastaroan:

Teknologia mugikorrarekin lotutako kontzeptuak (4G, wifi, bluetooth, gadgets, etab.)

  • Oinarrizko erabilera.

  • Wifia (piztu, itzaldu, sare batera konektatu).

  • Ordua ezartzea.

  • Pantaila nagusian sarbide zuzeneko ikonoak jartzea.

  • Ezarpen eta jakinarazpenak.

  • Posta elektronikoa.

  • Kontaktuak.

  • Whatsappa.

  • Segurtasuna: patroia, pasahitza, hatz-marka...

  • Aplikazio interesgarriak. Play Store eta eguneraketak.