Tere Guenetxea Sebal "Uralde" artistaren lanak ikusgai, bihartik aurrera

Tere Guenetxea Sebal "Uralde" artistaren lanak ikusgai, bihartik aurrera

2024/03/01
Uralde artista soraluzetarraren "Ametsak... Ametsetan?" narratiba bisuala ikusgai izango da martxoaren 2tik 16ra bitarte erakusketa-gelan.

Tere Guenetxea artistak narratiba bisual bat osatu du denboraren joanean emakumea ikustarazteko plataforma gisa, ikuspegi mitologiko batetik abiatuta eta ametsen eta emozioekin konektatuta. Proposamena 20 argazkik eta euskarazko zein gaztelaniazko testuak osatzen du; helburua naturarekin konektatu eta mitologiaren balioa jasotzea da, guztia ikuspegi feminista batetik landua.

Erakusketa Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitarauaren baitan landu da; izan ere, hauxe da martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzetan lehena.

Irekiera ekitaldia, zapatuan

Bihar, martxoak 2, zapatua, egingo da irekiera ekitaldia erakusketa-gelan 12:30etan.

Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 1etik 16ra bitarte, ordutegi honetan:

  • Astelehenetik barixakura 18:30 - 20:00
  • Zapatutan 12:00 - 13:30