"Tom eta Jerry" filmaren proiekzioa

2022/02/19
"Tom eta Jerry" pelikula ikusi ahal izango da bihar igandea, arratsaldeko 5etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine zikloan.

Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Tom eta Jerry" filma ikusi ahal izango da igande honetan, otsailak 20, arratsaldeko 5etan Herri Antzokian.

Sarrera doakoa da Atxolin IGE elkarteko bazkideentzat eta 2 eurokoa gainontzekoentzat.

PELIKULA

Filma: "Tom eta Jerry".

Urtea: 2021.

Herrialdea: EEUU.

Iraupena: 101 minutu.