"Trabajos de interior" antzezlana
"Behibis Teatro" konpainiaren "Trabajos de interior" antzezlanak emango die hasiera, gaur, arratsaldeko 7:30ean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekintzei.
Sinopsia
Benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika. Gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizitzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du.
Fitxa artistikoa
Egileak: Espe López
Zuzendaritza: Espe López
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia eta panpinak: Itsaso Azkarate
Argia eta soinua: Itziar Bote
Gainerako egitaraua
- Azaroak 19, osteguna
“Mujercitas” pelikularen proiekzioa.
18:30etan, Antzokian.
Sarrera: 2€
- Azaroak 22, igandea
Musika saioa, “Dama beltzak”.
18:00etan, Antzokian.
Sarrerak: Iratxo dendan eta 943753043 tl.n
- Azaroak 25, asteazkena
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia.
19:00etan Plaza Barrixan.
- Azaroak 29, igandea
“La niña y el lobo” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.
12:30etan, Antzokian.
Hizlaria: Amparo Sanchez (Amparanoia).
Gonbidapenak: Iratxo dendan eta 943753043 tl.n
- Kontzertua: Amparo Sanchez (Amparanoia).
18.00etan, Antzokian.
Sarrerak: Iratxo dendan eta 943753043 tl.n