Arraikua kalea trafikoari itxita

Arraikua kalea trafikoari itxita

2020/05/22
Datorren astelehenean hasiko dira Ezozibideko biribilgunetik Arraikua kalera arteko bide-zatia asalfaltatzeko lanak; hiru egun iraungo dute eta aldaketak eragingo dituzte trafikoan.

Datorren astelehenean, maiatzak 25, goizeko 8etan, hasiko dira Ezozibidea-Arraikua zatian Udalak aurrera eramango dituen asfaltatze-lanak.

Lan hauek duela aste batzuk adjudikatu ziren eta aipatu kaleetako asfaltoa konpontzea dute helburu moduan.

Astelehenean hasi eta asteazkenera arte iraungo dute lanek eta hainbat aldaketa eragingo dituzte ibilgailuen trafikoari dagokionean.

  • Autoak ezingo dira bertatik igaro; autobusak, aldiz, bai.
  • Autobusak betiko tokietan hartuko dira.
  • Estaziño kalera eta Zeleta auzunera joateko Gabolats-Kalebarren-Etxaburueta kaleak erabili beharko dira.

Halaber, beharrezkoa izango da Ezozibideko biribilgunetik Arraikua kalera arteko zatian aparkatuta dauden ibilgailuak kentzea.

Aldi berean, Mendiola industrialdean ere egingo dira asfalatze lanak, baina hauek ez dute trafikoan aparteko eraginik izango, ibilgailuak txandaka pasa ahal izango direlarik.

Udalak aurrez ere adierazi izan duen moduan, lan hauen kostua 28.386,02€ + BEZekoa da, eta "Patria" telesailaren ekoiztetxeak grabaketa lanen bide-opupazioagatik udalari ordaindutako diruarekin ordainduko dira.