Trafiko-aldaketak kiroldegiko lanengatik

Trafiko-aldaketak kiroldegiko lanengatik

2019/11/21
Kiroldegia handitzeko helburuarekin aurrera eramaten ari diren lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte herriko ibilgailuen trafikoan; aldaketek abenduaren 5a arte iraungo dutela aurreikusten da.

Udal kiroldegia handitzeko helburuarekin kiroldegiko gainaldean aurrera eramaten ari diren lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte herriko ibilgailuen trafikoan.

Aldaketa hauek datorren asteartean, azaroak 26, goizeko 8:15etik aurrera sartuko dira indarrean eta, gauzak ondo bidean, abenduaren 5a arte irautea dago aurreikusita.

Ibilgailuak

Ondorengo hauek dira trafikoan egingo diren aldaketak:

  • Errekalde, Atxuri eta Errabal kaleek noranzko bikoitza izango dute eta semaforo bidez erregulatuko dira.
  • Baltegieta kaleko garajeetarako sarrera-irteerak betiko tokitik egingo dira.
  • SAPAKO Bus geltokitik Baltegieta 4 zk.ra arteko zatia noranzko biko galtzada izango da.
  • Erdigunea 15:00etan astebarruan eta 13:00etan larunbatetan itxiko da trafikora.
  • Ezozibidean, Arraikua kalean, Estaziño kalean eta Olea auzoan semaforoak jarriko dira, noranzko biko galtzadak izango direlarik.

Autobus-geltokiak

Ondorengo hauek dira autobus-geltokietan egingo diren aldaketak:     

  • Autobus-geltokiak (PESA):

Eibarrera doan autobusak Errekalde kalean gelditu ondoren, Ola auzotik sartuko dira eta Estaziño kalean zein Ezozibideko 14 zk.ren parean geldituko da; Donostiara doan autobusa, aldiz, Estaziño kalean geldituko da.

  • Autobus-geltokiak (Mendaro):

Autobus honen geltokiak Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño kalea eta Olako Zubian egongo dira. Behin Olako zubian jendea hartuta, GI 627 errepidean egin berri duten errotondan buelta hartu eta saihesbidetik joango da.

Zabor-edukiontziak

Ondorengo hauek dira zabor-edukiontzien kokalekuetan egingo diren aldaketak:

  • Kiroldegiaren atzealdean (Baltegieta kalea) dauden edukiontziak Zubi Nagusira lekualdatuko dira.
  • Baltegieta kalea, 17 atariaren parean dauden edukiontziak Baltegieta kalea 19ra jeitsiko dira, zaborra kamio txiki batekin jaso ahal izateko.