Trafiko-aldaketen amaiera

2019/10/25
Kiroldegia handitzeko lanengatik itxita egon den Baltegieta kalea astelehenean, arratsaldeko 6etan, zabalduko dute; honenbestez, erdiguneko trafikoa bere onera bueltatuko da.

Kiroldegia handitzeko helburuarekin aurrera eramaten ari diren lanek hainbat aldaketa eragin dituzte azken asteetan erdiguneko ibilgailuen trafikoan.

Astelehenean, arratsaldeko 6etatik aurrera, bere onera bueltatuko da trafikoa, Baltegieta kalea zabaltzearekin batera.

Eibar eta Mendarora doazen autobusen geltokiak ere ohiko tokietara bueltatuko dira:

  • Eibarrera doazen autobusak (PESA) Errekalde kalean, Zubi Nagusian eta Baltegieta kalean (SAPA) geldituko dira.
  • Mendarora doazen autobusak Sagarrerrekan, Ezozibidea, Olako Zubian, Zubi Nagusian eta Baltegieta kalean geldituko dira.

Zabor-edukiontziak ere lehengo toikira aldatuko dira: Kiroldegiaren atzealdera eta Baltegieta kalea, 17. zk.ra.