Trafiko mozketa ostiralean

Trafiko mozketa ostiralean

2021/06/23
Ostiral honetan moztu egingo dute Baltegieta kalea, kiroldegi parean, goizeko 9etatik 12etara; Skate-gune berria eraikitzeko lanekin jarraitzeko materiala igo behar dute.

Kiroldegi gainean eraikitzen ari diren skate-gunera obrako azken meterialak igoko dituzte ostiral honetan, goizeko 9etatik 12etara.

Horren ondorioz, errepidea itxi egingo da denbora tarte horretan, kamioak behar den bezala lan egin ahal izan dezan.

Ordu horietan PESAKO BUS geltokiak, Eibarko zentzuan, saihesbideko ohiko diren tokietara aldatuko dira; MENDAROrako autobusak, berriz, Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño eta Olako zubiko geltokietan hartu beharko dira.

Lanak erritmo onean doaz eta uztailaren hasierarako amaituta egotea espero da.