Traste zaharrak jasotzeko zerbitzua

2018/05/07
Debabarreneko Mankomunitateak traste zaharrak jasotzeko kanpaina darama aurrera egun hauetan; eskuorriak banatu dira etxeetara, herritarrei trasteak noiz eta nola atera behar dituzten azalduz.

Traste zaharrak zer diren eta nola eta noiz atera daitezkeen azalduz inforrmazio-eskuorria banatu zuen joan zen astean Debabarreneko Mankomunitateak herriko etxeetan.

"Birziklatu zalantzarik gabe" izena duen kanpainaren helburua herritarrek botatzen dituzten traste zaharren bilketa ahalik eta modurik egokienean egitea da, mankomunitateak daukan bilketa-zerbitzuari ahalik eta etekinik handiena ateraz. Zerbitzua doakoa da.

Soraluzeren kasuan traste zaharrak ostegunetan atera behar dira, gaueko 8:30etik 9:30era. Aurrez, baina, mankomunitatera deitu behar da (943 700  999) trasteak non utziko diren adieraziz.

Bestalde, Debabarrenean dauden Garbiguneen berri ere eman du mankomunitateak, Eibarren, Elgoibarren, Ermua-Mallabian eta Mutrikun kokatzen diren  garbiguneen kokalekuak azalduz.

Igandeetan salbu, gainontzeko egunetan zabalik daude garbiguneak, astean zehar goizeko 9:00etatik arratsaldeko 6etara eta, larunbatetan 9etatik 12:50ak arte.

Ondorengo hauek dira traste zaharren bilketa-zerbitzuaren ezaugarririk nagusienak:

ZEIN TRASTE ATERA DAITEZKE?

Zerbitzu hau etxeko traste handiak jasotzeko da.

Utzi daitezke

  • Altzariak eta trasteak (koltxoiak)

  • Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin labeak

  • Telebistak, bideoak, musika ekipoak

  • Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak...

Ezin daitezke utzi

  • Produktu toxikoak (margoak, aerosolak)

  • Inausketa eta berdeguneetako hondarrak

  • Obra txikietako hondakinak: Komunak, azulejoak, hodiak, zaborra...

NOLA ATERA BEHAR DIRA?

  • Mankomunitatera deitu behar da, trasteak non utziko diren azaltzeko. Telefono zenbakia 943.70.07.99 da (deiak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, hartzen dira)

  • Altzariak eta tresnak edukiontzi gunerik hurbilenean utzi behar dira, 20:30etik 21:30era, oinezkoei igarotzea galarazi gabe, eta edukiontzien kontra jarri gabe

  • Egun bakoitzeko ezin da gela bat baino gehiago atera

NOIZ ATERA BEHAR DIRA?

  • Mallabian, Ermuan eta Eibarren astelehenetan

  • Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban y Mutrikun ostegunetan

NOLA SAILKATZEN DIRA TRASTEAK?

Bolumen handiko hondakinak Arrasateko plantara eramaten dira zatitu eta sailkatzera.

  • Lerro grisa eta marroia: Indumetal Recycling, S.A. enpresara bidaltzen da

  • Txatarra: Metala altzairu galdategietan birziklatzen da

  • Zur garbia: Aglomeratu gisa birziklatzen da

  • Zur zikina: Erregai gisa erabiltzen da

  • Baztertutakoa: Aprobetxatu ezin dena hondakindegira bidaltzen da.

ZEINTZUK DIRA INGURUMENARENTZAKO ONURAK?

  • Osagai arriskutsuak ingurunera botatzea saihesten da

  • Lehengaiak aprobetxatzen dira

  • Zabor gutxiago tratatu behar da. Horri esker, hondakindegia ez da hain erraz betetzen

  • Energia eta natur baliabideak aurrezten dira, bolumen handiko hondakinen materialak birziklatzen edo energetikoki balorizatzen direlako