"Treba Gurasoak" ekimenaren edizio berria

"Treba Gurasoak" ekimenaren edizio berria

2023/01/25
Gurasoei zuzendutako bi hitzaldi antolatu ditu Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak otsailean eta martxoan; Bullyinga eta autoestimua dira aurtengo hitzaldietarako aukeratutako gaiak.

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak "Treba gurasoak" egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Aurtengo egitasmoaren baitan bi hitzaldi eskainiko dira, otsailaren 7an eta martxoaren 14an, hurrenez-hurren; hitzaldiak haurren eta nerabeen gurasoei daude zuzenduta.

Lehen hitzaldian izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Ondorengo loturan https://forms.gle/eDg6AfTCSczbsrQn8 sakatuz edota 943753043 telefono-zenbakira deituz egin daiteke, otsailaren 3ra arte.

Bullying-a eta autoestimua izango dira hitzaldietan landuko diren gaiak.

Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu.

Noiz: Otsailak 7, asteartea, 18:30 h.

Hizlaria: Izaskun López.

Helburuak: Familiei seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak.

Hizkuntza: Gaztelera.

Seme-alaben autoestimua elikatzen.

Noiz: Martxoak 14, asteartea, 18:30 h.

Hizlaria: Nerea Mendizabal.

Helburuak: Autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begiradak beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?

Hizkuntza: Euskara.