"Twin Melody" taldearen kontzertua

"Twin Melody" taldearen kontzertua

2016/05/28
Bikoteak azken diskoko abestiak eskainiko ditu gaur arratsaldeko 7etan Herri Antzokian, Poltsiko Ikuskizunak zikloari amaiera ematen dion kontzertuan.

Ordiziako ahizpa biki bik osatzen dute "Twin Melody" taldea. Txiki-txikitatik dihardute musikaren arloan, afizioagatik beti.

2013an grabatu zuten lehendabiziko bideoa eta gaur egun 265.000tik gora jarraitzaile dituzte Youtuben eta 17 milioi bisita baino gehiago.

ETBko "A ze banda!" eta Canal Diviniti kateko "CazaStars" lehiaketak irabazi zituzten.

Alejandro Sanz kantariaren gonbidatu moduan ere abestu dute Marbellako Starlite jaialdian.

Munduan zeharreko hainbat komunikabidek ere idatzi dute talde honi buruz.