Txakurrentzako parke berria
Joan den ostiralean ireki zituen ateak Soraluzeko Udalak herrian egokitu duen lehenengo txakurrentzako parke berriak.
Bostehun metro kuadroko azalera duen gunea Atxuriko parkean dago eta txakur jabeek urteetan egindako eskaerari erantzutera dator.
Eremua sasiz eta zikinez garbitu eta txukundu da, baita salto egiteko hainbat elementu eta gorotzak jasotzeko zakarrontziak jarri ere, txakur jabeek beraien animaliak herrigunean bertan solte ibiltzeko espazio berri bat izan dezaten.
Sarreran ipini den kartel batean erabiltzaileek errespetatu beharreko arauak zehazten dira.
Parkearen perimetroa itxi egin da, animaliek solte eta seguru ibiltzeko gune mugatu bat izan dezaten.
Lanak Puritito Erdi errementaritza enpresa burutu ditu, hauen kostua 3.000 eurokoa izan delarik.